Barne-diseinurako ehunak
Ontario Fabrics-en barruak dekoratzeko ehunen aukeraketa zabal eta esklusiboa aurkituko duzu, marka hauetakoa: Englisch Dekor, V&N Interior, Wind Exclusive Design, Loro Piana Interiors italiar enpresa ospetsua ahaztu gabe.
Zuntz naturaleko ehunak aurki ditzakezu, hala nola lihoa, kalamua, kotoia, jutea, artile merinoa, cashmere, alpaca suri edo zeta. Edo zuntz sintetikozko ehunak, non kanpoko ehunak edo suaren aurkakoak nabarmentzen ditugun. Bai eta egiaztapen akustikoa edo termikoa duten ehun teknikoak ere, besteak beste.
Kalitatearekiko grina du premisa nagusi, eta mundu osoan zehar lehengai onenak bilatzeak argi erakusten du publiko zorrotzenaren premiei erantzuteko konpromisoa duela Loro Pianak. Balore horiek dira, hain zuzen ere Loro Piana Interiors-en oinarri. Markaren barne-diseinurako atal hau 2006. urtean sortu zen.
V&N Interiors editore toskanarra da, Silvia Nerli eta Gabriele Viti sortua, material naturalekiko maitasuna enpresa-errealitate batean zabaltzeko asmoz. Bilduma kalitate goreneko mugetan zentratzen da, batzuetan beste zuntz noble batzuekin nahastuta; zuntz horiek Italian ekoizten dira oso-osorik.
Belgikar ehun editorea da Wind Exclusive Design, 1954. urtean De Zutter familiak sortutakoa. Goi-kalitateko materialak hautatzen dituzte, diseinu berritzaile zein garaikideak garatzen dituzte, kolore-sorta modu zaindu eta arretatsuan erabiltzen dute, eta ezaugarri horiek guztiak dira, hain zuzen ere, beren ehun dotoreen zigilu.
Englisch Dekor Austriako familia enpresa bat da, suaren kontrako ehunetan espezializatua, Vienan 1866an Eduard August Englisch sortua. 1902tik Fleischman familiak hartu zuen bere lekukoa, duela gutxi bosgarren belaunaldiak enpresarekin bat egin du. Gaur egun, suaren aurkako ehunen Europako hautaketarik handiena eskaintzen du: milioi 1 metro baino gehiago stockean eta 5.000 artikulu baino gehiago bilduman.
Sant Jordi, 49
E-08205 Sabadell (Barcelona)
TEL +34 93 745 18 16